Lauaxeta ikastolako ikasle batek Urruzuno literatur lehiaketa irabazi du

Anboto 2015ko mai. 26a, 09:31

Araitz Peña, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko Bigarren Mailako ikaslea, Urruzuno literatur lehiaketaren garailea suertatu da, 'Urak eta haizeak dakartzan gutunak' idatziarekin.

Bere lana, Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen dauen Sagastiberri aldizkarian ezagutzera emango da. Lehiaketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak bultzatzen du eta bere helburua, literaturaren inguruko sormena eta euskera garatzea dira.

Sari bezala, Araitzek bidaia bat izango dau, bai eta euskal idazle baten laguntza eta tutoretza ere. Bestalde, Lauaxeta Ikastolako ikasle den Ane Miren Lujua ere, Coca Cola literatur lehiaketan finalista geratu berri da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!