'Andante' obra saritu diote Umore Azokan Markeliñe taldeari

Anboto 2015ko mai. 25a, 17:00

Kaleko artisten Leioako azokan saritu dute Zornotzako Markeliñe taldearen Andante antzezlana. Euskadiko kaleko ikuskizunik onenaren saria eman diete asteburu honetan Umore Azokan, epaimahaiaren berbetan, "kalea eraldatzeko erakutsitako ausardiagatik, eta kale antzerkiaren muinera joaz publikoa giro poetiko eta iradokitzailean murgiltzeagatik".

Iazko irailean, Tárregako (Kataluniako) antzerki jaialdian aurkeztu zuen Markeliñe Zornotzako taldeak Andante kaleko ikuskizuna.

Compagnie Les Mobilettes Frantziako taldearen Café Frapé lanak jaso du Leioako antzerki jaialdiko ikuskizun onenaren saria, eta Latente obran egindako lanagatik artista berri onenaren saria eman diote Paula Quintana dantzariari.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!