“Pertsonengan pentsatuz eginiko politikak behingoz” martxan jartzeko sasoia zela adierazi zuen Unanuek eta EAJk azken urteetan sustatutako eredu ekonomiko eta soziala kritikatu zuen: “Eredu honek ondorio nagusi bat izan du; desberdintasun soziala”. Horrekin batera, “kudeaketa gardena eta eredu parte hartzailea errealitate bihurtzeko” asmoa adierazi zuen: “EHBildu da zero ustelkeriaren garantia bakarra”.
Preso eta iheslari politikoak “lehenbailehen etxean, bizirik eta euren eskubideen jabe” egon zitezen desiatu zuen “gurekin behar ditugulako Euskal Bidea egiten, konponbidea josten, dena erabakitzen eta independentzia marrazten”.