Zornotzako Udalak 20.000 euro bideratuko ditu Nepaleko lurrikaran kaltetutakoentzat

Anboto 2015ko mai. 13a, 12:42

Dirua Gurutze Gorriak kudeatuko du eta oinarrizko beharrizanak asetzeko erabiliko dute.

Nepalen gertatutako hondamendiaren ondoren, Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza Batzordeak, aho batez, Nepalen izandako lurrikaran kaltetutakoei 20.000 euro ematea erabaki du.Dirua Gurutze Gorriak kudeatuko du eta janaria, edateko ura eta bestelako oinarrizko beharrizanak premiaz asetzeko erabiliko da, milaka kaltetuen artean.

Nepaleko Gobernuak emandako azken datuen arabera, 290.800 eraikuntza pribatu guztiz hondatuta gelditu dira apirilaren 25eko lurrikararen ondorioz eta beste 251.800 eraikuntzak zutik diraute baina beraien egituretan kalte partzialak dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!