Nagusi Aretoak Bilboko Azkuna Zentrorako bisita antolatu du

Anboto 2015ko mai. 13a, 09:00

Zornotzako Nagusi Aretoak Azkuna Zentroa ezagutzeko — sasoi bateko Alhondiga— bisita antolatu du. Maiatzaren 20an izango da, 17:30ean, eta doakoa da.

Eraikina lehen ardoen biltegi izanikoa da eta 100 urte baino gehiago ditu.  Philippe Starck diseinatzaile frantsesaren eskutik eraberritze lanak burutu ondoren, zentro zibiko balioaniztun zuten. 2010ean amaitu zituzten lanak.

Bisita gidatuan adreiluz forratutako hiru kuboak barrutik ikusi ahal izango dira.  Era berean, auditorioa, liburutegia, erakusketa gela eta denda bisitatuko dituzte. Elkarrengandik desberdinak diren eta eraikinari eusten dioten 43 zutabeen esanahia hobeto ezagutzeko aukera ere izango da.

Izena emateko epea maiatzaren 18an amaitzen da.  Plaza kopurua mugatua da.   Izena eman nahiduenak edota informazio gehiago eskuratu nahi duenak Nagusi Aretora jo dezake, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara. Telefono honetara ere deitu daiteke: 94 6491129.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!