Obrak 800.000 euroko aurrekontua izango du eta lanek bost hilabete iraungo dute. Urgozo kalearen luzapena egingo dute 8.000 metro karratu erabiliz. Gune berdeak handituko dituzte 6.000 metro karratutan eta horrek oraintsu irekitako txakurgunearen handitzea ekarriko du. Beste 1.000 metro karratu trafiko kontuetara bideratuko dituzte; horrela, aparkatzeko 18 plaza berri egingo dituzte, horietako bat minusbaliatuentzat. Bidegorria eta espaloiak ere handituko dituzte urbanizazio lanen barruan.
Betarragane urbanizatzeko bigarren fasea orain urtebete inguru amaitu zuten.