Zornotzako etxeetako balkoietan eskegitzen dituzte Zintzilik lehiaketara artistek bidalitako margolanak, eta horregatik, euskarri bereziak behar dira parte hartu ahal izateko.
Izena ematen duten margolariek 1,30 metro zabal eta 1,50 luze den olana jasotzen dute, euriak kaltetzen ez dituen materialekin euren margolanak egin ditzaten.
Ekainaren 29tik uztailaren 3ra arteko epea edukiko dute margolariek, euren obrak lehiaketara aurkezteko.