Txakolin Eguna ospatuko dute zapatuan, Luis Urrengoetxea kalean

Anboto 2015eko maiatzaren 7a

Lutaber elkarteak Txakolin Eguna antolatu du zapaturako, Luis Urrengoetxea kaleko tabernetan. Jan-edana eta kale animazioa egongo dira egun osoan.


Edateko kopa erosten duenak –2 euro balioko du– 1 euroan dastatu ahal izango du Gorka Izagirre txakolina, ohi baino merkeago. Egun osoan egongo da horretarako aukera Tomasa, Pozu’s, Hitzak, Urtza, Belatxikieta, Auzokoa, Leku Berri, Far-far, Harrison eta Vintage tabernetan.

Era berean, 13:00etatik 15:00etara, edatekoa eskatzen duenak pintxoak dohainik dastatu ahal izango ditu. Iluntzean Habemus fanfarreak girotuko du jaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!