Eneko Atxaren ‘Azurmendi’, Europako jatetxerik onena

Anboto 2015ko mai. 5a, 16:38

Jatetxeak sailkatzerako orduan prestigio handikoa den OAD (Opinionated About Dining) gidak 2015eko zerrenda jakinarazi du eta Eneko Atxa zornotzarrak Larrabetzun duen jatetxea kokatu dute lehen tokian. Axpeko Etxebarri erretegia hamargarren tokian dago.

Sailkapena atzo jakinarazi zuten Tickets jatetxean egindako ekitaldian. Atxaren Azurmendi jatetxeak hiru Michelin izar ere baditu. 2014ko OAD zerrendan 19. tokian sailkatu zuten, eta iaz zerrendan sartu ziren jatetxe berri denetatik goren kokatutako jatetxea izan zen. Aurten aurreneko tokian dago.

Durangaldean kokatutako jatetxe bat ere aurreneko hamarren artean ageri da. Victor Arginzonizek Axpen (Atxondo) duen Etxebarri erretegia hamargarren postuan dago.

  Victor Arguinzoniz Etxebarri erretegian:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!