Atzo jai berezia egin zuten Bizkargi Egunean. Santa Krutz inguruan 36ko gerrako borrokak oroitzeaz gainera, Gure Esku Dago dinamikak ere bere aldarrikapenak zabaldu zituen. Iazko antzera, argazki panoramikoa atera dute Zornotzako Gure Esku Dagoko kideek eta makina bat zornotzarrek.