Zornotzan berriro antolatu dute 'Zoriontasunean hezten' gurasoentzako ikastaroa

Anboto 2015ko api. 28a, 17:03

Ekimenak harrera ona izan du eta berriro antolatzea erabaki dute. Apirllaren 30era arteko da izena emateko epea.

Aurrekoan izandako arrakastaren ondoren, Zornotzako Zelaieta Zentroak 'Zoriontasunean hezten' izeneko ikastaroa berriro antolatzea erabaki du. Teknika desberdinekin norbereganako atentzio kontzienteak, barnean gertatzen denari arreta handiagoa jartzen laguntzen du (pentsamenduak, sentimenduak eta emozioak). Horrela, norberari gertatzen zaiona hobeto ulertzeko. Ikastaro honek gurasoei lau urtetik gorako umeekin etxean meditazioa praktikan jartzeko tresnak emango dizkie.

Teknika horren bidez, kontzientzia eta arreta sustatzen dira, eta eragin positiboa lortzen da seme-alaben zoriontasun sentsazioan eta ongizatean. Lagungarriak dira gizarte eta emozio-trebetasunak areago garatzeko, eta sentimenduak egokiago kudeatzeko lanabesak emango dizkiete seme-alabei, bizitzaren egun guztietan aurre egin beharko dieten arazo txikiak gainditzeko: exijentzia akademikoa, adiskideak, lorpenak, porrotak...

Datei dagokienean, astelehenetan izango da maiatzaren 11, 18 eta 25ean eta ekainaren 1ean, 18:30etik 20:00etara. Interesatuta daudenek apirilaren 30a baino lehen eman beharko dute izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!