Zornotzan hiru bide asfaltatuko dituzte San Migelen, Garitondon eta Ogenan

Anboto 2015ko api. 28a, 11:52

Guztira 1,4 kilometro izango dira eta azken urteotan asfaltatutako kilometroei gehituko zaizkie.

Udal bideak asfaltatzeko asmoaren barruan, Zornotzako Udalak 120.000 euro baino gehiago inbertitu ditu. Hiru bide hauek azken urteotan konpondutako 71 kilometroei batuko zaizkie.Hain zuzen ere San Migel, Garitondo eta Ogenan daude bideok eta obrak maiatzaren bukaerarako amaituta egotea espero dute.

Lehenengo bideak 550 metro izango ditu eta San Antonio industrialdea San Migel auzoarekin lotuko du. Bigarrenak 600 metro ditu eta Garitondotik hasi eta Larrabetzurekin muga egiten den lekura arte doa. Azkenik Ogena auzorako sarbideko 300 metro ere asfaltatuko dituzte. Guztira 1,4 kilometro baino gehiago izango dira eta herriko auzoetara sartu edo irtetea erraztu gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!