“Gizonentzat eta seme-alabentzat ez ezik, emakumeentzat ere onuragarria da zaintza partekatua”, Olivierren arabera, eta ohiko ideia klasikoagaz apurtu gura du: “Partekatzearen ideia hori da, nire ustez, emakumeari bere liberazio prozesuan konkistatzeko falta zaion azken muga”. Olivierren ustez, seme-alaben zaintza partekatuaren bidez, “oreka” bilatzen dute.
Horrela, asteleheneko hitzaldira batez ere emakumeak joatea gustatuko litzaioke, gizonen artean askotan landu izan duten gaia delako.