Sabino Arana kalea konpontzeko lanak bukatu dira

Anboto 2015ko api. 24a, 09:39

600m2 asfaltatu dituzte asfalto inprimatuarekin. Asfalto honek duen helburua kotxeak herri barruan mantsoago joatea da, inprimatua denez, kotxeek pasatzean zarata handia ateratzen dute eta bidearen zimurtasunak automatikoki mantsoago joatera behartzen ditu.

40.000 euro baino gehiago inbertitu dira kale honetako lanetan. Lan hauetan gune desberdin bi bereizten dira. Lehenengo gunea galtzada-harri asfalto inprimatuarekin asfaltatu da. Asfalto inprimatuari gehiago kostatzen zaio apurtzea edo arrakalatzea eta apurtuz gero errazagoa da konpontzen. Erdi gunetik aldenduta dauden beste 650 metroak asfalto lauarekin asfaltatu dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!