Iñaki Perurenak jaurtiko du txupinazoa, jai solidarioan

Anboto 2015eko apirilaren 22a

Herri kirolak, iazko jai solidarioan.

Barikuan hasi eta domekara bitartean, jaialdi solidarioa izango dute Zornotzan. Askotariko ekintzak prestatu dituzte Luxury, Hogan’s, Saltxa, Iruña eta Amets tabernek. Elikagai iraunkorrak batzea da helburua. Ondoren, batutako janaria Durangaldeko Gurutze Gorriari emango diote, beharrean dauden herritarren artean banatu dezan.

Laguntzeko bi modu daude. Batetik, egunotan, tabernetan ipinita dauden bilguneetara eraman daiteke janaria; bestetik, jaialdiko lehiaketetarako izen-ematea kilo bat janariren truke egin ahalko da.

Barikuan, 19:00etan, Iñaki Perurena harri-jasotzaile ohi ezagunak botako du jaiei hasiera emango dien txupinazioa, eta pregoia ere irakurriko du. Domekan, 12:00etan, Andra Mari plazan izango diren herri kiroletako sariak ere berak banatuko ditu.

Ekimenez betetako hiru egun izango dira. Gainera, herriko musika taldeek Topagune Music Festa txapelketan parte hartuko dute; sari banaketa zapatuan egingo dute, 23:00etan. Zapatu goizean, Korrika Solidarioa egingo dute Luxury eta Hogan’s tabernen inguruan (4,5 km). Domeka goizean, herriko dendek merkatu bat jarriko dute toki berean.

Egitaraua:

Apirilak 24, barikua

19:00 Txupinazoa eta pregoia Iñaki Perurenaren eskutik, Luxury-Hogans plazan. Kalejira eta buruhandiak

19:30 Topagune Music Fest jaialdia, Andra Marin

Apirilak 25. zapatua

09:00 Zikloturisten ibilbidea. Bizikleta bat zozketatuko da.

09:30 Andra Marin tortilen txaplketarako aulkiak eta mahaiak banatuko dira

11:00 Luxury-Hogansen, II. Korrika solidarioa. (4.500 metroko ibilbidea, 14 urtetik gorakoentzat)

12:00 Umeen lasterketa (1.000 metro)

12:00 Dantza animazioa, Andra Marin

13:00 Tortila txapelketako tortilen aurkezpena Luxury-Hogansen (Kaitanaren atzeko aldean). 13:30ean, sari banaketa.

16:30 Irrati kontrol erakusketa eta lasterketak, Luxury-Hogans plazan.

18:00 Gurutze Gorriak lehen sorospenetarako erakusketa eta tailerra, Luxury-Hogans plazan.

18:00 Begira antzerkia, pailazoak, Andra Mari plazan.

19:30 Topagune Music Fest jaialdiren jarraipena, Luxury-Hogans plazan.

23:00 Topagune Music Fest jaialdiko sari banaketa. 23:15ean, jaialdiko irabazleen kontzertua.

Apirilak 26, domeka

10:00etatik 15:00etara Azoka solidarioa. Herriko dendek euren eskaintzarik onenak izango dituzte (Luxury-Hogans plazan)

12:00 Herri kirolak, Andra Mari plazan.

16:00etatik 19:00etara, Umearen Eguna, plaza bietan: puzgarriak, jolasak, margoak eta tailerrak.

19:30 Txokolatada eta jaien amaiera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!