Bilboko bederatzi kofradiek bere historiaren zati garrantzitsu bat dute ikusgai museo honetan, 800 metro karratu baino gehiago erabiltzen direlarik horretarako. Konkretuki, Kristoren Pasioaren gurutze-bidea osatzen duten pasoak ikus daitezke metro gutxitara eta baita hainbat tailu eta irudiak eramateko taulak, bakoitza bere tenpluan kulturako ikusgai daudenak.
Kalitate handiko ondarea da eta balio neurtezina du eta Aste Santu gutxik dute halakorik. Museo esanguratsua da irudien kalitateari eta bere irudigileei esker. Euskal Herrian ezaugarri hauek dituen museo bakarra da.
Irteera honek jarraipena eman nahi dio udalaren baliabide hau erabiltzen dutenek egindako eskariei, pasa den martxoan Bilboko Udaletxera eta Bizkaiko Foru Aldundira egindako lehenengo bisita arrakastatsuaren ostean Herriko 33 lagun joan ziren.
Izena emateko epea apirilaren 22an, asteazkena, amaituko da. Nagusi Aretoan eman daiteke izena 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eskuratzeko: 946941129.