Ibilaldietako bide-erakusleak, ingurua ondo ezagutzen duten pertsonak izango dira, eta hauek, inguruko historia, natura eta jarduerei buruzko datuak emango dituzte, bereziki esanguratsuak diren lekuak bisitatzeaz gain. Euskaraz emango dituzte azalpenak eta irteerak larunbat goizetan izango dira. Zazpi eta hamabi euro bitartean ibiliko dira prezioak. Hauek izango dira egingo diren irteerak:
Apirilak 18: Zumeltza-Ubide (14 kilometro). Zailtasuna: ertaina.
Zumeltzan hasten den ibilbide honek Arratiako ikuspegi ederrenetariko bategaz gozatzeko aukera emango du.
Apirilak 25: Ubide-Zeanuri. 14,5 kilometro. Zailtasuna: erraza.
Ubiden hasi eta Zeanurin amaitzen den ibilbide honek mendi tontorrak, pagadiak eta ur-jauzi zoragarriak ikusteko aukera ematen du.
Maiatzak 9. Murua-Ubide 10,9 kilometro. Zailtasuna: Erraza.
Pagadi sakon eta zabal artean ibiliko da maiatzeko lehen ibilbidea, haitzuloetan barna.
Maiatzak 16. Saldropo-Ubide 14,6 kilometro. Zailtasuna: Ertaina.
Azken ibilbide honek altuerarik handiena izango du, 1.000 m. inguru. Saien hegaldiak
eta zuhaitz zaharrak ikusi ahal izango dira.