Adin txikiko bat atxilotu dute autobusean zihoala muturreko bat emateagatik

Anboto 2015ko api. 13a, 09:34

Zapatuan, autobusean zihoan adin txikiko bidaiari batek muturreko bat eman zion beste bati eta ertzainek atxilotu egin zuten.

Ertzaintzak autobus gidari baten deia jaso zuen zapatu arratsaldean. Bidaiari biren arteko liskarra zela-eta Zornotzan geldi zegoela adierazi zien. Ertzainak bertaratu zirenean 16 urteko gazte bat atxilotu zuten. Ertzaintzaren arabera, eztabaida baten ostean gazte horrek muturreko bat eman zion beste bidaiari bati sudurrean ebaki bat eraginez.

Komisarian beharrezko izapideak egin ostean, gurasoei deitu eta gaztea aske utzi zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!