920.000 euroko soberakinagaz itxi du udalak 2014.urtea

Anboto 2015eko apirilaren 9a

2014ko likidazioa egin ostean,  udalak iazko urtea 920.000 euroko soberakinagaz amaitu du, prentsa ohar batean jakinarazi duenez. Hori udalaren finantza eta ekonomia egoera “orekatuaren” isla dela diote udal arduradunek, eta “datozen ekitaldietarako aurreikuspenek entitatearen ekonomia iraunkortasuna bermatzen dute”.


Gainera, iaz aurrekontuaren zati handi bat egikaritu ahal izan zuten. Diru atalik garrantzitsuenak “auzokideei zuzenduta egon dira; esaterako, gastu sozialetara, prestakuntzetara eta enplegura”. Inbertsioei dagokienez, hiru aparkaleku, Nagusi Aretoa eta Eubako erabilera ugariko gunea inauguratu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!