Aurreko hauteskundeetan Ezker Batuagaz aurkeztu zen Durangon eta ondoren utzi egin zuen alderdi hori. Zerrenda osoa honako lagunek osatzen dute: Abel Isasi, Nerea Briones, Ruben Isasi, Oskar Domingo eta Ramón Juradok. Briones durangarra da eta gainerako denak zornotzarrak dira. Orain 500 sinadura batzeko prozesua hasi dute hilaren 20ra arte. Egunero udaletxeko erregistroan sinatu daiteke (12:00-13:30); eguaztenetan arratsaldez ere bai, 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 9an, 14an eta 16an Zornotzako notaritzan ere sinatu daiteke, 16:30etik 19:00etara.