19. Korrika

Maia, Iturriaga, Uranga eta Paiaren bertso saioa Zornotzan, Korrikari ongietorria emateko

Anboto 2015ko mar. 26a, 13:59

Martxoaren 29an, zapatutik domekarako gauean (03:40), Korrika Zornotzatik igaroko da. Horren harira, zapatuan askotariko ekintzak antolatu dituzte.

Zapatuan, 19:00etan, Jon Maia, Unai Iturriaga, Jone Uranga eta Fredi Paia bertsolariek bertso saioa eskainiko dute Zelaieta zentroan Nañon Euskara-taldeak antolatuta.

Horrez gainera, Luis Urrengoetxea kalean jai giroa egongo da egun osoan zehar. 13:00etatik 15:00etara Oxabi erromeria taldearen musika entzuteko aukera izango da eta pintxopoteoa egingo dute. Ondoren, 21:45ean, Larrabetzuko Daltondarrak taldea Zornotzako tabernetatik ibiliko da giroa berotzen. AEK da ekimenaren antolatzailea. Azkenik, Zornotzako Gazteak bilguneak Party & Ko’rrika’ ginkana antolatuko du.

Korrika gaueko 03:40an igaroko da Zornotzatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!