Lehenengo istripua 08:15ean gertatu da N-634 errepidean, Zornotza parean (95 km) eta Bilborako noranzkoan. Bi kotxeren arteko talka izan da, batak bestea atzetik kolpatu ondoren. Anbulantzia bitan hiru lagun Galdakaoko ospitalera eraman dituzte. Baina, Ertzaintzako iturrien arabera, ez dago zauritu larririk. Istripuak ez du auto ilara luzerik eragin.
Bigarren istripua 14:20an gertatu da, berriro N-634 errepidean eta Zornotza parean (93 km). Bi autoren arteko talka izan da. Ondorioz, lagun bat ospitalera eraman dute gerrian min zuelako.