Zornotza S.T.ko Iker Salazarrek Bilbao Basketegaz entrenatzen dihardu

Anboto 2015ko mar. 18a, 13:59

Iker Salazar

Bilbao Basket-en asteroko lehen entrenamendu bietan parte hartuko du denboraldia amaitu arte.

Iker Salazar Zornotza Saskibaloi Taldeko hegaleko gaztea (1993, Leioa) Sito Alonsoren aginduetara ibiliko da Bilbao Basketen asteroko lehen entrenamendu bietan, Bilboko klubak bere webgunean argitaratu duenez. Zornotza S.T.ko jarduna eta Bilbao Basket-ekoa uztartuko ditu denboraldia amaitu bitartean.

Salazar hirugarren denboraldia osatzen ari da Zilarrezko Adecco Ligan dabilen Zornotza taldeagaz. Hegalekoa da eta 2.02ko garaiera du. Aurten 21 partidu jokatu ditu, 23 minutuko batez bestekoagaz; 4.5 puntu eta 6.1 errebote.

Oraingo hau ez da klub bien arteko lehen hartuemana. Borja Mendia (1994, Bilbo) hegalekoak Zornotzan jokatzen du Bilbao Basketek utzita.

Iker Salazar Bilbao basketegaz (Argazkia: www.bilbaobasket.biz)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!