Zornotzako Udaleko Euskara Sailak Ibillbideak Familian programaren lehenengo txangoa antolatuko du domeka honetan. Programa honen helburua etxeko txikienak hirugunetik ateratzea da eta, urrun joan beharrik gabe, herriko auzoak, landa-guneak eta basoak ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzea.
Hiru ibilaldi prestatu dituzte. Lehenengoa domekan izango da eta martxoaren 18ra artekoa da izena-emateko epea. Aldoia eta Ubidea ingurutik (7 kilometro) izango da. Sei urtetik gorako umeek erraz egiteko modukoa da. Aldoiako portutik abiatuta, Zubizabale basoa bisitatuko dute; ehunda urte dituzten izeiak ikusi eta bertako istorioak entzun ahal izango dira. Txangoa 10:00etan hasiko da, Gudari kaleko autobus geltokian.