Familia giroan auzoak eta landa-guneak ezagutzeko aukera

Anboto 2015ko mar. 17a, 16:24

Lehenengo ibilbidea domekan izango da, Aldoia eta Zubizabale ingurutik. izena-emateko azken eguna martxoaren 18a da.

Zornotzako Udaleko Euskara Sailak Ibillbideak Familian programaren lehenengo txangoa antolatuko du domeka honetan. Programa honen helburua etxeko txikienak hirugunetik ateratzea da eta, urrun joan beharrik gabe, herriko auzoak, landa-guneak eta basoak ezagutu eta gozatzeko aukera eskaintzea.

Hiru ibilaldi prestatu dituzte. Lehenengoa domekan izango da eta martxoaren 18ra artekoa da izena-emateko epea. Aldoia eta Ubidea ingurutik (7 kilometro) izango da. Sei urtetik gorako umeek erraz egiteko modukoa da. Aldoiako portutik abiatuta, Zubizabale basoa bisitatuko dute; ehunda urte dituzten izeiak ikusi eta bertako istorioak entzun ahal izango dira. Txangoa 10:00etan hasiko da, Gudari kaleko autobus geltokian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!