Aste Santurako ludoteka berezi bat antolatu du Ametx Gazteria Sailak

Anboto 2015ko mar. 11a, 16:00

Zelaieta Zentroan izango da eta 3-10 urte arteko gazteei bideratuta dago.

Txanda bi antolatuko dituzte. Lehenengoa martxoaren 30ean 31n eta apirilaren 1ean izango da; bigarren, berriz, apirilaren 7tik 10era. Bata zein bestea 10:00etatik 13:00etara izango dira eta bakoitza 5 euro kostako da.

Umeak ederto baten ibili daitezen tailerrak, jolasak… egingo dituzte. Plaza mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera banatuko dira. Izena Gazte Informazio Bulegoan eman behar da eta epea zabalik dago martxoaren 18ra arte. Gazte Informazio Bulegoaren ordutegia ondokoa da: 11:00-13 eta 16:00-19:00.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!