Inkesta: ANBOTO baliagarri zaizu herriko zein eskualdeko gertakarien berri jakiteko?

Anboto 2015ko mar. 6a, 09:45

Jon Ander Batiz:

“Nik irakurtzen dut ANBOTO, eta, bai, baliagarri zait Zornotzako kontuen berri jakiteko. Kirolaria naiz, eta, batez ere, kirol arloko albisteak irakurtzen ditut; baina, oro har, ale osoari ematen diot begirada bat. Urtebete joan da ANBOTO Zornotzan dagoenetik, eta ea beste urte askoan jarraitzen duen”.

 

 

Yolanda Soler:

 

“Ikastolan ikasi nuen, eta badakit euskaraz, baina ez dut modurik guraso edo lagunekin erabiltzeko. Beraz, ANBOTO tresna baliagarria zait euskaraz irakurtzeko, eta uste dut euskaldun berrientzat ere horrela dela. Zornotzan bizi naizen arren, izurtzarra naiz, eta hango berri jakiteko ere erabiltzen dut ”.

 

Dabid Larrucea:

“Besteak beste, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian dauden kontzertuen berri jakiteko erabiltzen dut ANBOTO. Noizean behin joaten naiz Platerueneko kontzertuetara, ANBOTOn elkarrizketa edo albistea irakurri ostean. Eskualdeko beste herrietan zer gertatzen den jakiteko ere baliagarria da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!