Zornotzako Udalak memoria lantzeko tailer bat eskeiniko du nagusientzako

Anboto 2015ko ots. 24a, 10:01

Modu entretenigarrian eta askotariko ariketen bidez buruko gimnasia egiteko aukera ematen duen programa bat da, prebentziorako eta osasuna sustatzeko.

Tailerra otsailaren 23an hasi eta maiatzaren 10ean bukatuko da. 10 saio izango ditu, bakoitza ordu eta erdikoa eta astelehenetan egingo da Nafarroa Zentroan arratsaldeko lauetatik bost eta erdiak bitartean. Plaza kopurua zehatza dago, interesatuta egonez gero Nafarroa Zentrora hurbildu izena ematera edo telefono honetara deitu, 946 300 190

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!