Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa Kriminal Sailak lagun bi atxilotu ditu asteon 20 lapurreta baino gehiago egitea egotzita. Lapurretak 2014ko abuztuan eta irailean egin zituzten Bizkaiko 12 herritan; tartean, Zornotzan ere bai, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Lapurretak egiteko aspaldian zabalduta dagoen metodoa erabiltzen zuten: autoekin komertzio edo enpresetako erakusleihoak apurtzen zituzten eta ondoren barrura sartzen ziren. Atxilotuetako batek (36 urte) aurrekari penalak ditu eta gaur egun kartzelan dago; beraz, inputatu egin dute. Besteak 37 urte ditu eta eguaztenean atxilotu zuten; aurretik beste 30 bat bider atxilotua izan da Ertzaintzaren arabera.