Lehenengo proposamena otsailaren 23an izango da, iluntzeko 19:00etan. "Maitasuna eta mugak gure seme-alaben heziketan" izango da gaia eta hizlaria Virginia Belategi psikologoa izango da.
Hurrengo proposamenak martxoan izango dira, hilaren 2an, 9an, eta 16an. "Zoriontasunean hezitzen" izango da tailerraren izena eta Soraya Díez González izango da tailerra emango duen psikologoa. Bertan Mindful izeneko erlaxazio teknika landuko da. Tailerraren prezioa 20 eurokoa izango da eta otsailaren 26a izango da tailerrera apuntatzeko azken eguna. Aldez aurretik izena emanez gero umeen zainketa-zerbitzua eskainiko da. Interesatuak email honetara idatzi ahalko duzue: sonia@vkcomunicacion.com