Alhzeimarri buruzko informazioa jaso ahal izango dute zornotzako El carmelo ikastetxeko haurrek

Anboto 2015ko ots. 19a, 16:30

Bihar 11.30etatik 13:30etara izango da hitzaldia eta Jose Maria Azkuna izeneko zaharren egoitzako profesional batek eta neuropsikologia aditu batek emango dute.

Zornotzako El Carmelo ikastetxeko lehen hezkuntzako haurrek alhzeimerraren nondik norakoak entzun ahal izango dituzte bihar ikastetxean bertan.

Hitzaldi honetan gaixotasun honi buruzko aspektu garrantzitsuenak jorratuko dira, haurrek ideia bat izan dezaten zer nolakoa den eta pertsona helduei nola eragin dakieken.

"Alzheimer proiektua" deiturkoaren barruan dagoen ekitaldia izango da biharkoa. Proiektu hau lankidetzan osatu dute ikastetxeak eta zaharren egoitzak eta helburua belaunaldien arteko komunikazioa sustatzea da, haurrek zaharrekiko dituzten aurreiritzi txarrak baztertzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!