Zornotzan iltzez betetako janaria aurkitzen duten lehenengo aldia den arren, Durangaldean badaude aurrekariak. Durangon orratzez betetako saltxitxak aurkitu zituzten joan zen ekainean Kili-Kolo elkartearen aurreko berdegunean eta baita Tabiran ere.
Eguen arratsaldean iltzez betetako txorizoa aurkitu zuen txakur baten jabeak Larreako berdegune batean. Beagle arrazako Laika txakurra txorizora hurbildu zenean zer edo zer arraroa somatu zuen jabeak, eta berehala ahotik kendu zion. Udaltzaingoari gertatutakoaren berri eman zion jabeak.