Lemoa-Zornotza eta Zornotza-Zornotza tarteetan daude 30 lur-jabeen lurrak. Prozesuak Nahitaezko Desjabetzeen Legearen 52. artikuluan du sostengua. Lurrek erabilera publikoa edo interes soziala eduki badezakete, lege horrek ondasunak berehala eskuratzeko eskumena ematen dio Estatuari. Beraz, prozesu honetan lurrak desjabetzearen ondorioz jaso beharreko ordain ekonomikoa izango da eztabaidagai. Alde bien sinaduragaz batera, Espainiak Bizkaian duen ordezkaritzako kide Carlos Coscolin-en eta Zornotzako alkatearen sinadurak beharko dituzte aktek, tramitea baliozkoa izateko. Coscolinen esanetan, “kasu gehienetan aurretik berba eginda eta adostuta egoten da zenbatekoa, nahiz eta batzuetan egoten diren ados ez dauden lur-jabeak”.
Bidean izandako aldaketei buruz, ostera, obren muinari ez diotela eragiten adierazi du. “Lanak egiten diren bitartean sortzen diren beharrizan edo aldaketa txikiak dira”.