Prest dago Perubele, inauteriak hasteko

Anboto 2015eko otsailaren 11

Eskola-umeek Perubele Zornotzako inauterietako pertsonaia gaiztoa egin dute. Bele buruko txorimaloa Ametx Gazteriak antolatutako tailerrean egin dute. Azken urteetan egin duten antzera, barikuan kalejira egingo dute Perubelerekin, eta inauterietako martitzenean, erre egingo dute. (Bideoaren egilea: Ametx Gazteria)

Zornotzan urte osoan gertatu diren gauza txarren sinboloa da Perubele, Zornotzako inauterietako pertsonaia.

Zornotzako inauterietako egitaraua:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!