Elurtea Durangaldean

Andra Mari ikastola argindar barik

Anboto 2015ko ots. 5a, 11:08

Andra Mari ikastola Zornotzan

Elurteen eraginez hainbat zornotzar argindar barik daude atzo goizetik. Elektrizitate barik daude, batez ere Larrea auzoan. Udalak argindar sorgailuak jarri zituen, batez ere etxeak hornitzeko. Andra Mari ikastolara berriz, ez da argindarrik heldu, eta gaur ez da klaserik izango.

Elurteen eraginez hainbat zornotzar argindar barik daude atzo goizetik. Elektrizitate barik daude, batez ere Larrea auzoan. Udalak argindar sorgailuak jarri zituen, batez ere etxeak hornitzeko. Andra Mari ikastolara berriz, ez da argindarrik heldu. Aimara Arostegi ikastolako zuzendariak baieztatu duenez, gaur eskolak bertan behera gelditu dira. "Atzo argindar barik konpondu ginen sukaldean gasagaz janaria prestatu ahal izan genuelako, eta berotasuna mantendu zelako. Gaur argindar barik jarraitzen dugunez, eskolak bertan behera utzi ditugu.

 

Argindarra 16:30era orduko heltzen ez bada, bihar ere ez dugu klaserik emango". San Juan de Ergoien auzoko hamabi baserritan ere, momentuz ez dago elektrizitaterik. Udal ordezkariek diotenez arazo hau goizean konpontzea aurreiskusi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!