Zornotzan ere Asiako liztorraren habiak aurkitu dituzte

Anboto 2015ko ots. 2a, 10:11

Zornotzako Barnetegiko aparkalekuko zuhaitz batean dago habia.

Zornotzako Barnetegiaren ondoko aparkalekuan dago habia bat. Gehiago ere aurkitu izan dituzte.

Joan zen astean Asiako liztorrenak ziruditen habia bi aurkitu zituzten Izurtzako Etxano auzoan. Ez zen izan lehen kasua, ezta bigarrena ere. Durangaldeko hainbat herritan aurkitu izan dituzte. Zornotzako Barnetegiaren ondoan dagoen aparkalekuko zuhaitz batean, lurretik 15 bat metrora, beste habi bat dago. Udaltzaingoari abisua eman diote, baina negua denez, habia hutsik dago eta udaberrira arte itxarongo dute deusezteko.

Inguru hartan beste habi bi ere aurkitu izan dituztela esan dute Barnetegiko kideek; esaterako, Larrea kiroldegiaren ondoan dagoen parkearen inguruetan beste bat habi bat egon zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!