80 metro izango dituen Zubizabalako pasabidea eraikitzen hasi dira

Anboto 2015ko urt. 23a, 12:38

Lanak amaitzean horrela geratuko da pasabide berria.

Trenbidearekiko paralelo joango da eta sei pausagune izango ditu.

Zornotzako Udalak Zubizabalako pasabidea eraikitzeko lanei hasiera eman die. Udalak jakinbarazi duenez, egitura horri esker, “oinezkoentzako gune berriak erabilita hobetu egingo da inguruetako auzoetatik herrigunera heltzeko bideetatiko irisgarritasuna”.

Pasabideak 80 metro inguruko luzera izango du, trenbidearekiko paralelo joango da eta sei pausagune izango ditu. Beheko plazaren eta Sabino Arana kalerako irekigune berriaren arteko lotunea ere egokituko dute. Inguruetako urbanizazioetan daudenen moduko bost kale-argi egokituko dituzte eta gune horrek 320 metro karratu inguruko azalera izango du. Sabino Arana kaleko espaloiaren zati batean —heldugune berritik zebra-bidera bitarteko tartean, hain zuzen— lauzak jartzeko ere aprobetxatuko dute.

Obren aurrekontua 270.000 eurokoa izango da eta 18 astetan amaitzea da asmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!