Uxarten Bizkaiko sagardo denboraldia hasiko dute eguaztenean

Anboto 2015eko urtarrilaren 20a

Uxarte sagardotegia denboraldi hasieran. Argazkia: www.bizkaikosagardoa.com ataria

11:30etik aurrera, Bizkaiko sagardo denboraldiari hasiera emango zaio era ofizialean, Zornotzako Uxarte sagardotegian egingo duten ekitaldiagaz. Ordezkari politikoak eta pertsona ezagunak batuko dira lehen txotx hori babesteko.

Jose Antonio Zamalloa Uxarte sagardotegiko arduradun eta Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko –hamar ekoizle batzen ditu– presindetearen arabera, aurtengo sagardoa “erraz edatekoa” da, eta “gorputz arinagoa” du. Aurtengo sagar uzta “garbia eta sanoa” dela ere nabarmendu du. Bizkaiko sagardo denboraldiak maiatzera arte iraungo du, baina Uxarte urte osoko asteburuetan zabalik egoten dela gogoratu du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!