Ekintza plana aurkeztuko du Zornotzako Gure Esku Dagok

Anboto 2015ko urt. 18a, 10:00

Zornotzako Gure Esku Dagoko kideek iaz Bizkargin aterako argazkia.

Urte berria hainbat helburugaz hasi du erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak. Horiek azaltzeko Zornotzako taldeak aurkezpen ekitaldia egingo du urtarrilaren 24an, 13:00etan, Zelaieta zentroko auditoriumean. Kalean txosna bat ipiniko dute jan-edanagaz, eta umeentzako tailerrak ere egongo dira.


Ikasturte honetan herritar askoren konplizitateak eta borondateak ehuntzen jarraitzea da helburua. Ideia hori honela gauzatuko da: Euskal Herri osoko dinamiken artean oihalak banatuko dituzte; oihal bakoitzean hogei lagunek eraikitzeko eskubidearen aldeko mezu bat idatzi edo atxikimendua adierazi ahalko dute. Gero, oihalak bata besteagaz jostea da asmoa. Oihal guztiak ekainaren 20an hiriburuetan egingo diren ekitaldietan erabiliko dituzte, hautetsontzi erraldoiak eraikitzeko.

Zornotzako aurkezpenean herriko hainbat pertsona ezagunek oihalen josketa irudikatuko dute: adibidez, Iñaki Iza pilotariak, Iraia Garcia korrikalariak eta Jabi Renobales aktoreak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!