Nagusi Aretoak informatika aurreratuaren ikastaroa eskainiko du

Anboto 2015ko urt. 14a, 11:10

Zornotzako Udaleko Gizarte Ekintza sailak Kzguneko profesionalek emandako informatika aurreratuaren ikastaroak antolatu ditu otsaileko eta martxoko astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.

Open Office programa erabiltzen ikastea da ikastaroaren helburua. Erabiltzaile mailako oinarrizko ezagutzak dituzten adineko askoren eskariari erantzunez antolatu da, gaian sakontzeko eta ezagutza konplexuagoa bereganatzeko aukera eskeiniz. Ikastaroa 2 orduko 12 saioz osatuta egongo da, otsailaren 19an, 24an eta 26an eta martxoaren 3an, 5ean, 10ean, 12an, 17an, 19an, 24an, 26an eta 31n. Leku-kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da izena ematea, horretarako Nagusi Aretora zuzendu interesa dutenek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!