Elikagaien kudeaketari buruzko gogoeta, bihar, zapatua, Zelaietan

Anboto 2015eko urtarrilaren 9a

Euskal Herrian, elikadura burujabetzaren inguruan eraikitzen dabiltzan esperientzia eta alternatiben gaineko hausnarketa eta eztabaida proposatzen dituen jardunaldiak egongo dira bihar, Zelaieta zentroan. Amorebieta-Etxano Iraunkor taldeak antolatu ditu jardunaldiak, Zornotza Eraldatuz herri ekimenaren laguntzagaz.


Bihar, 10:40an, Bide berriak: elikadura Euskal Herrian dokumentaleko zuzendari Maritxu Arroyok dokumentalaren gaineko nondik norakoak azalduko ditu. Ondoren, 11:00etan dokumentala ikusteko aukera egongo da. Dokumentalaren bidez, Euskal Herrian dagoen eredu agroindustrialak maila sozialean, ekonomian zein ingurumenean eragiten dituen ondorioak erakutsi nahi dituzte. Horren aurrean, dokumentalak bertako nahiz munduko nekazaritza sektoretik eraikitzen dabiltzan alternatiba nabarmentzen du: elikadura burujabea. Azkenik, 12:00etan eztabaidarako tartea irekiko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!