Abenduaren 28an 100 urte egin zituen Daniel Legorburu etxanotarrak, eta, hori ospatzeko, omenaldia antolatu zion Etxanoko auzokideen elkarteak.
Etxanoko nagusien Gure-Etxea egoitzako aretoan ehun lagunetik gora batu ziren omenaldi ekitaldira. Auzokideak ez ezik, Legorbururen hamabi neba-arrebetatik bizirik dauden anaia biek ere, José Legorburuk (95 urte) eta Agustín Legorburuk (86 urte), bertatik bertara jarraitu zuten ekitaldia.
Lehenengo Etxanoko dantza taldearen eta Amaia Aurrekoetxea bertsolariaren saioak izan ziren. Ondoren, Etxanoko auzokideen elkarteko presidente Paskual Uriartek opari bat eman zion Legorbururi elkartearen izenean: bere izen-abizenak eta urteguna bordatuta zituen txapel bat. Legorburuk hunkituta eta esker onez jaso zuen oparia.
Daniel Legorburu Jose eta Agustin anaiekin:
Daniel Legorburu Gure-Etxea egoitzako taldeagaz:
Daniel Legorburu Paskual Uriartegaz eta dantza taldeagaz: