‘.eus’ domeinuaren ekimenari atxiki zaizkio Zornotza Udala eta Ametx erakunde autonomoa. Aldaketa honek ez die inolako eragozpenik eragingo erabiltzaileei; orain arteko www.amorebieta-etxano.net eta www.ametx.net helbideak idatziz gero, berdin sartuko dira erakundeen webgune berrietara.
Euskara eta euskal kulturaren komunitatearen interneteko lehen mailako domeinua da ‘.eus’. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatzea eta kohesionatzea da. Udalak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, “euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen du, euskararen normalizazioan lagunduko du eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen dio”.