Astelehenean hasiko dira Zornotzako osasun zentro berria eraikitzen

Anboto 2014ko aza. 28a, 15:10

Iker Basagoiti EAJko zinegotziak gaurko udalbatzarrean adierazi duenez, astelehenean hasiko dira osasun zentro berria egiteko lanak.

Eusko Jaurlaritzaren proiektua da, baina eraikin berria eraikiko den orubea udalak utzitakoa da eta udalak Kaitanako egikaritza unitateko urbanizazio lanak ere egingo ditu (2015eko aurrekontuetan jasota daude). Osasun zentro berriak aurrekoak baino (850 bat metro karratu) hiru bider espazio gehiago izango du eta zerbitzu gehiago eskainiko ditu, errehabilitaziorako gune bat, esaterako. Aurtengo martxoan Jon Darpón Osasun sailburua Zornotzan izan zen eta osasun zentro berriari buruzko datuak eman zituen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!