Sakelekoa erabiltzen ikasteko ikastaroa Nagusi Aretoan

Anboto 2014ko azaroaren 27a

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza sailak, Nagusi Aretoaren bidez, ‘Sakelakoaren erabilera’ izeneko ikastaroa programatu du abendurako, telefono mugikorrak eskaintzen dituen aukeretan sakondu nahi duten edadekoei zuzenduta.

Instalazioen erabiltzaileek eskatu dute ikastaroa, eta Nagusi Aretoan bertan emango da, ordu eta erdiko saioetan eta talde txikietan. Arratsaldez izango da, 16:30etik 18:00etara. Lehenengo modulua abenduaren 3an, 4an, 10ean eta 11n izango da.

Telefonoaren oinarrizko erabileretan trebatzea da ikastaroaren helburua: nork deitu duen ikusi eta erantzutea, mezuak irakurri, bidali eta ezabatzea, zenbaki berriak agendan gordetzea, egutegia erabiltzea, oharra edota alarma grabatzea, argazkiak bidaltzea…  Era berean, aintzat hartuta azken belaunaldiko sakelakoek Internet, WhatsApp eta posta elektronikoa dutela, horiek zelan erabili ere erakutsiko dute.

Izen-ematea Nagusi Aretoan egin daiteke (Gudari kalea, 6) edo 94 694 11 29 telefonoan. Abenduaren 1a da izena emateko azken eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!