Gazteen eguneroko bizimoduan eta tokietan (eskola, kirol kantxak…) sortu daitezkeen diskriminazio egoeren gainean sentsibilizatzeko lehiaketa izan da Ametx gazteria erakundeak gauzatutako ‘Not in my town’. Ikusentzuneko lanen bidez nork bere sentsibilizazio kanpainak sortu eta aurkeztu ditu lehiaketara. Zapatuan egin zuten sari banaketa eta hauek dira irabazleak. 14 urtetik gorako epaimahaiaren saria Iratik eta Enekok landutako 'No estas solo' ikusentzunekoak irabazi du.
Hona gainerako irabazleak:
14 urtetik beherako publikoaren saria.
Izena: 'Laguntza eskatu'. Egileak: Mikel, Ibon eta Unai
14 urtetik gorako publikoaren saria.
Izena: 'A quien le importa'. Egileak: Naia eta Javi.