Zornotzan Luis Urrengoetxea gogoratu dute eta EAJko zinegotzi izandakoak omendu dituzte

Anboto 2014ko aza. 17a, 12:48

Luis Urrengoetxea Zornotzako lehen alkate abertzalea bihurtu zeneko 100. urteurrenean, EAJk ekitaldia egin zuen zapatuan Zornotzan, efemeride hori gogoratu eta Frankismo amaieratik aurrera udalean jardun duten 50 bat zinegotzi jeltzaleak omentzeko.

500 bat pertsona inguru elkartu ziren Frankismoaren amaieratik aurrera EAJk Zornotzako udalean izan dituen 50etik gora zinegotziei eman zitzaien omenaldian. Herriko Plazan ospatu zen ekitaldian izan ziren Itxaso Atutxa Bizkaiko Buru Batzarreko presidentea eta Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko Presidentziako diputatua. Ekitaldi berean hitz egin zuten David Latxaga Zornotzako alkateak; Andoni Agirrebeitia alkatetzarako hautagaiak eta Ainhoa Salterain Uri Buru Batzarreko presidenteak.

Ortuzarrek “ustelkeriaren kontrako borrokan” jarraitzeko eskatu zien zinegotziei, besteak beste: “Zinegotzi, herri zerbitzari eta alderdikide eredugarri izaten segitzea eskatzen dizuet; zuen herrikideen ongizatea eta Euskadiren oparotasuna izan daitezela zuen iparorratz politikoaren iparra; ustelkeriaren kontrako borrokan tolerantziarik eza izan dezazuela; gauero etxera itzultzean eskuak garbi eta kontzientzia lasai izan ditzazuela. Zorionez, gure baloreak, zintzotasunaren, apaltasunaren eta konfiantzaren baloreak dira”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!