Urtza tabernak Bilboko pintxo lehiaketa irabazi du

Anboto 2014ko aza. 14a, 09:53

Bilboko IV. Pintxo Feriaren barruan antolatutako pintxo lehiaketa Zornotzako Urtza tabernak irabazi du. Perla bat itsasoaren barrenean izeneko pintxoa aurkeztu dute lehiaketara, eta txipiroia izan du osagai nagusia.
Lehiaketa irabazi izanagatik 3.000 euroko saria lortu dute Urtza tabernako kideek, eta baita hurrengo gastronomiari buruzko Madrid Fusion nazioarteko kongresuko Tapa Sortzaileen Lehiaketan parte hartzeko eskubidea ere.

Pozik daude irabazleak, eta euren proiektuan jasotako laguntza eskertu dute sare sozialen bidez: “Eskerrak eman gura dizkiogu Urtza proiektuan sinesten duten denei, lortzen ari garen guztia jendearen indar eta babesagatik da. Ez dakigu noraino heltzeko gai garen, baina, badaezpada,  guk aurrera jarraituko dugu”.
Guztira, Bizkaiko 24 tabernak parte hartu dute Barakaldoko BECen egindako lehiaketan, eta ekitaldiak iraun duen egunetan 19.000 lagunen bisita jaso zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!