‘The Hunger Games’ (‘Los Juegos del Hambre’) filma oinarri hartuta Laser Tag jardunaldiak antolatu ditu Ametx Gazteriak zapatu honetan, 20:00etatik 23:00etara, Zelaietan. 10 urtetik gorakoei zuzenduta dago eta doakoa da. Laser pistola batzuen bidez, arerioen txalekoetan tiro egin eta ahalik puntu gehien lortzean datza jokoak.