Barikuan, 19:30ean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak hitzaldia eskainiko du Zelaieta zentroan, udaletako legeei buruz. Zapatuan, goizeko 11:30ean, Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak eta Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak demokraziako EAJko zinegotziak gogoratuko dituzte herriko plazan egingo duten ekitaldian.
Luis Urrengoetxea Bilbon jaio zen, baina bere senitartekoak Zornotza, Ibarruri eta Etxanokoak izan ziren. Abokatua eta landa-finka askoren jabeduna izan zen, eta eragin handiko gizona Durangaldean. 1914-1916 urteen artean Zornotzako alkatea izan ostean, hurrengo urte biak Bizkaiko Foru Aldundian eman zituen.
Ezkerreko lehen alderdia izan zen Eusko Abertzale Ekintzako sortzaileetako bat izan zen eta 1930ean Bergaran egindako batzarrean parte hartu zuen. Zornotzan zuten familia etxeak —Larrea konbentutik gertu dago— ANVren kideak hartu zituen Gerra Zibilean.